Header Image

 

Erronka kolosalen aurrean aurkitzen gara. Gizarte konplexua da gurea. Demokrazia liberalaren tresneria instituzionala indarge ageri da, erronka konplexuei erantzun eraginkorrak emateko ezgai. Herri erronka nagusiei heltzeko baliabide komunitario guztiak aktibatu behar dira, instituzioen eta gizarte zibilaren ekimenaren arteko elkar-elikatze prozesuak baliatuz.

Euskal Herrian garapenarekin eta eraldaketa sozialarekin loturiko esperientzia komunitario aberatsak ditugu; Udalgintza, tokiko garapena eta ekonomia eraldatzailea konbinatzen dituztenak. Baina esperientzia horien praktika eta sustapena ez daude sistematizatuta eta, beraz, ez dira behar bezala partekatzen.

Hori dela eta, gogoeta espazio kolektibo bat irekiko dugu nazioarteko konferentzia honetan ondorengo galderei erantzuteko:

  •  Zer begirada behar da epe luzerako?
  •  Zein instituzionalizazio eredu?
  •  Zein baliabide material eta jabetza eredu behar dugu horretarako?
  •  Zein balore eta printzipiotan oinarrituta?